Kableak eta hodiak zigilatzeko soluzioak
Babestu pertsonak eta aktiboak munduko estalkirik malgu eta berritzaileenekin.
SEAL-TEKNIK
Zein da Seal-Teknik?
- Eibarko enpresa, Euskadikoa, nazionala zigilatze-tekniketan nazioarteko lidergo-bokazioarekin.
- Seal, ingelesez, zigilatu da. Guk sektore honetan dugun 20 urtetik gorako esperientzia balioetsi nahi dugu zigilatzeko teknologia enpresen eta erakundeen esku jarriz, haien produktuen garapena errazteko hainbat sektoretarako: eraikuntza, ontzigintza..
-
Teknik, gure produktuaren fokua bikaintasun teknologikoa delako, eta, horretarako, lankidetza estrategikoa lantzen dugu Tekniker ikerketa-zentroarekin; izan ere, zentro horrekin batera lan egiten dugu zigilatze-teknologia Euskal Herrian, Espainian eta munduko gainerako herrialdeetan zabaltzeko, optimizatzeko eta txertatzeko, Eibar zigilatze-teknologietan nazioarteko erreferentea baita aplikazio askotarako.
Zergatik Seal-Teknik?
-
Gure negozio-eredua bezeroaren beharra gure jardueraren erdigunean jartzean datza, bezeroaren premiari ondoen egokitzen zaion zigilatze-teknologia definitzeko. Seal-Teknik lehiakideengandik bereizten da instalazioen aholkularitzan, prestakuntzan eta jarraipenean, gure bezeroen beharrak asetzen direla ziurtatzeko. Ez dugu zigilatze-elementurik saltzen, behar bakoitzerako zigilatze-soluziorik onena bilatzen eta ezartzen dugu.
-
Seal-Teknikek bezero eta aplikazio bakoitzaren beharretara egokitutako soluzioak eskaintzen ditu. Horretarako, Tekniker ikerketa-zentroarekin batera, zigilatze optimizatuko eta testatutako teknologia garatzen du aplikazio bakoitzerako. Ez gara mugatzen kostu handiko araudi jakin bat betetzera.
Gure markak,
gure bermea
Ekoizpen-sektoreak
Energia
Marina offshore
Eraikuntza
Azpiegiturak
Industria
Garraioa
Harreman komertziala
Harrituko zaitugu eta gure zale bihurtu!
Bat egin Seal-Teknikekin!
Posta elektronikoa: ingenieria@sealteknik.eus / comercial@sealteknik.eus
Tfno:722 648 833 | 695 660 352 | 656 701 425